XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

emakumearen inizialei begira nago: J. F. Jesusa Fuentes?

Auskalo nondik eman zioten grazia.

Angulok ezer ez badaki horretaz, esango diot itzuli bat egiteko auzategian.

Oso estalki ona erabiltzen du, gertakizunak eta kirol berriak idazten baititu Hierron.

Batzuetan, aski du tabernan eserita egotea egundoko informazioak jasotzeko.

Auzoak arrandiaka hasten dira kopa bat Fundador kolkoratuz gero, eta Angulok isilpean jasotzen ditu oharrak koadernoan, hurrengo txostena prestatzeko.

Horrela jakin omen zuen ikurrina Artxandan eseki zuen gaztearen berri, Deustuko Unibertsitateko ikasle argia, bestalde.

Biziki damutu zitzaidan, ez bainuen Angulo geldiarazterik izan, bere kabuz bidali baitzuen txostena.

Telefonoz dei egin nion mutilaren sendiari gero, dolumina emateko, baina ez nion ezer aipatu, badaezpada ere.

Hobeto pentsatuta, ergelkeria izan zen hura ere.

Angulo ez da oraindik agertu, eta tabernaria pintxoak berotzen hasi da Diputazioko langileei hamaiketakoa prestatzeko.

Ez da luze joango lehenengo langileak agertu arte, tarrapataka eta harrabots batean.

Oraintxe sartu da lehena: gizon zahar bat, praka barrenak narras eginda, egurrezko maleta bat eskuan.

Koñaka eskatu du, eta kopari eta maletari eutsita berehala hurbildu zaio tabernariari alamena ematera.

Ez du langile itxurarik, horratik.